Hona hemen Lehen hezkuntzan erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dituzten beste bi blog. Oso gauza interesgarriak izateaz gain, era erraz batean estrukturaturik daude, horregatik oso lagungarriak izan daitezkeela dirudit.
Mostrando entradas con la etiqueta blogak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta blogak. Mostrar todas las entradas
2011-11-09
2011-10-07
Teknologia berriak irakaskuntzan
Zergatik irakatsi behar dugu IKT-ren erabilera lehen hezkuntzan?
Gure gaur egungo gizarte aldakor eta aberatsari begirada sakon bat bota ondoren, gure errealitatea guztiz aldatu egin dela ohartuko gara: gizartea guztiz digitalizatua, globalizatua, materialista, irudizko komunikazioan oinarriturikoa …
Egoera honen aurrean, irakasleok gure ikasleak gaitasun digitaletan trebatu behar ditugu. Gure ikasleak mundu honetan murgiltzeko egin beharrekoaz aparte, erabiliko ditugun estrategiak zein baliabideak argi definitu beharko ditugu.
Irakaskuntzaren kontzeptuaren aldaketa gure esku dago, informazio eta komunikazio teknologiak haurrengana heldu eta euren behar eta gaitasunei egokituz. Gure gelan ezinbestekoa da haurrak motibaturik egotea, horretarako baliabideak bilatu eta sortu behar ditugularik (erabiltzen ditugun tresnak euren adinetara egokituak izan behar daude, euren behar eta nahietatik abiatuz).
Hau guztia praktikan jarriz, curriculum-ean agertzen diren trebeziak lortzen hasiko gara. Horretarako, aukerak eskaini, adostasunera heldu, aurkezpen lanak aurrera eraman, elkarlana sustatu … hau da azken finean, momentu egokiak aprobetxatuz, umeen garapenaren gidari izanik.
( ideia ondorengo bloggetik hartuta: gorbeia-mendia.blogspot.com)
( ideia ondorengo bloggetik hartuta: gorbeia-mendia.blogspot.com)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

