2011-12-02

Paradigmak eskolan!

Umeen hezkuntza prozesuan, familia, eskola eta ikaslearen arteko harremana funtsezkoa da.
Horretarako familia eta eskolaren arteko harremank suspertu behar dira, hauen parte hartzearen bidez askoz errazagoa egiten baita komunikazioa. Eta jasotzen den onura ikasleek, familiek zein eskolek pairatzen baitute.

Hau guztia hobeto azaldurik agertzen zaizue ondorengo taulan, paradigma ezberdinetatikazterturik. Garrantzitsua da honi begirada bat botatzea, geure burua zein paradigmatan kokatzen dugun jakiteko, eta aldatzeko prest bagauden jakiteko.




Paradigma positibista
Paradigma interpretatibo
Paradigma kritiko
Irakasle eta ikaslearen arteko harremanak
Autoritatea, harremanak jerarkizatuak daude. Irakasleak du boterea. Eredu tradizionala, errealitatearen azalpena.
Ikasleen auto-kontrola suertatzen da. Harremanak pertsonalagoak dira. Errealitatearekin dauka harremana
Haurraren proiektuan eta bere lanetan inplikatu. Garrantzia gizartea eta horren arazoei aurre egin. Komunitate-ikasle-irakasle. Errealitatearen bilakaera
Klasearen antolaketa
Talde homogeneoa, beti berdin.
Talde heterogeneoa (banakako antolaketa) eta aldagarriak. Antolaketa informala talde lanetan
Talde baten barruan gaitasun ezberdinak sartu. Proiektuetan antolamenduetan informala eta taldeetan gizarteko gauzak lantzen dira kritikoak izanik.
Eskola
Antolakuntza estrukturala. Era berdintsuan antolatuta.
Antolakuntza kulturala. Rol eta funtzio ezberdinak, informala. Egunkaria edo irratia talde klasean (adibidez).
Antolamendu sozio-politikoa. Gizarte rol eta funtzioen adostasuna. Komunikaziorako organizazioa. Irekiera zabalagoa.
Familia
Bezeroak. Bakarrik zerbitzuak jaso, ikusleak.
Parte hartzea eta laguntza ikasleei. Partaide bihurtu.
Parte hartze eta inplikazioa arlo guztietan, eskola orokorrean.
Ebaluazioa
Ikasi duena ebaluatzeko test. Baloratzen da gaitasuna eta ezagutza profesionala.
Lana proiektuetan (ebaluazio informala) ikaslearen garapen sozial eta kultural bilatu ebaluatzeko.
Gurasoek eta kideek ere ebaluatu. Dena eta denok ebaluatzen dugu. Garapen sozio-politikoa eskolan eta gizartean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario