2011-12-15

Txikitasunetik handitasunera!

Bizitza erraza zen uneetara bueltatu nahi dut. Nekien guztia koloreak, gehiketak eta ipuin magikoak ziren garaira. Bizitzan gerta zitzaidakeen gauzarik txarrena nire pilota kendua izatea edo taldeko partaidea izateko azken aukeratua izatea
Mundua justua dela pentsatu nahi dut. Munduko pertsona guztiak onak direla eta inbidiak ez duela pertsonen bihotzetan agintzen.
Pailazoez eta euren lelokeriez disfruta nahi dut.
Gau osoa itzarrik itxaron nahi dut Perez Sagua noiz agertuko zen unearen zain.
Gurasoak super heroi moduan ikusi nahi ditut berriro. Nire gurasoak egunero besarkatu nahi ditut eta euren sorbaldetan negar egin, betirako nirekin egongo direla pentsatzen.
Euriaren azpian egon nahi dut, gaixorik ipiniko naizen pentsamenduaren beldur barik, euri putzuetan plisti-plasta ibiltzea nor bustitzen dudan kontuan hartu gabe.
Paperezko itsasontziak errekan abiatzen ikusi nahi ditut, noraezean, eta harriak uretara bota nahi ditut eraztunak sortuz; soilik momentu batez baldin bada ere, erraztasuna pairatzeko.
Eguna bizi nahi dut azkena izango balitz moduan, biharko egunean berriz heldua izateko.

Dena posiblea dela pentsatu nahi dut, txikitasunetik handitasunera...

BALOREAK: minutu bat goizero!


Gabonak hurbiltzen ari dira, eta horrekin batera zoriontsu izan behar gareneko sentimentu hura, arazoak kanporatzen ditugularen ustea, egunero irribarre bat gure aurpegietan, eta maite ditugun pertsona horiei gugatik egiten duten guztia eskertzeko beharra somatzen dugu geure baitan. 
Egun magiko hauek hurbiltzen direnean humeen aurpegietan irribarreak eta poza sentitzen dute euren bihotzean, Olentzeroa baitator euren ametsak egi bihurtzen!
Ilusio hau hai da indartsua indartsuak ezen gu ere sentimendu horretaz betetzen garen.

Poztasun sentimendu ez ezik opariak eta behar ez ditugun gauza askotaz ere baliatzen gara egun magiko hauek aurrera eramateko. Zer dela eta soilik zoriontasun hau gabonetan? Ez al gara horren zoriontsu urtean zehar? Beharrezkoa dugu hori guztia zoriontasuna lortzeko?

Utz dezagun alde batera gabonak zoriontsu izan beharreko epea delaren ideia!

Munduaz, bizitzaz, egunero disfruta egin behar dugu!

Minutu bat goizero goizero
Ditudan gauza onak kontuan hartzeko
Hirurogei segunduan
Bizitzari milesker!

Minutu bat goizero goizero
Irria aurpegian zintzilikatzeko
Oihu egin nahi dut ozen
Bizitzari milesker!

2011-12-02

BALOREAK: bizitzeko baldintzak!

Bizitza osasuntsu, dinamiko eta alaia izateko, elkar ekimenerako pausu zein balore batzuk beharrezkoak dira, errespetatzeko zein praktikara eramateko.


Teknologia berriak eskolan!

Teknologia berriei buruzko informazio ugari dago webean. Eta edonora begiraturik, ongi etorria ematen zaio euren erabilpenari eta gure egunerokotasunean sartzen saiatzen gara. Honekin guztiarekin ados nago, baina kontu handia izan behar dugu euren erabilpenarekin, gero eta ugariagoak baitira teknologiari "itsatsita" dauden umeak.

Teknologia berriei  ongi etorria bai, baina kontrolarekin! Betiko jolasak eta kalea errespetatuz!
Hau Teknologia eta Komunikazio Teknologiei buruzko power point eta bertso bat egin genituen, gai honi hausnarketa sakon bat eginez.


Aurkezpen honekin batera bertso hau entzuteko sakatu.

Paradigmak eskolan!

Umeen hezkuntza prozesuan, familia, eskola eta ikaslearen arteko harremana funtsezkoa da.
Horretarako familia eta eskolaren arteko harremank suspertu behar dira, hauen parte hartzearen bidez askoz errazagoa egiten baita komunikazioa. Eta jasotzen den onura ikasleek, familiek zein eskolek pairatzen baitute.

Hau guztia hobeto azaldurik agertzen zaizue ondorengo taulan, paradigma ezberdinetatikazterturik. Garrantzitsua da honi begirada bat botatzea, geure burua zein paradigmatan kokatzen dugun jakiteko, eta aldatzeko prest bagauden jakiteko.