2011-11-18

ADIMENAK

Irakaskuntzan, curriculum-a bideratuta dago adimenen arabera. Adimen guztiak aztertzea, laguntzen digu ze nolako adimenak ditugun eta zeintzuk ez ditugun  jakiteko. Ez ditugunak izan nahi izanez gero,  nola garatu ahal ditugun azter dezakegu.
Horretarako, hemen daukazue adimen  mota ezberdinak, Howard Gardenen arabera:

·         Adimen linguistikoa: erantzun, irakurri, idatzi (idazleak, hizlariak, ipuin-kontalariak, timadoreak…)
·         Adimen musikala: talentu musikala dutenek entzumen absolutua eta erlatiboa oso garatua daukate. Musikaren bidez sortu, komunikatu, perzibitzeko, gaitasun entzumena, erritmoa, tonua … (musikariak, musika-kritikoak …)
·         Adimen logiko-matematikoa: eskolan asko eta nahiko txarto lantzen da. Ikurrak erabiltzean, erlazio abstraktuak erabiltzeko gaitasuna … 

·         Adimen motorikoa: gorputz kontrola, mugimendua, indarra, oreka, erritmoa, koordinazioa … Gorputz osoa edo alde batzuekin operatu egiten da.
·         Adimen bisual-espaziala: espazioan orientatzeko, kontrolatzeko, mugitzeko. Espazioa irudikatzen da gure burmuinean. Neurri eta bolumenen pertzepzioak, auto-pertzepzioa. (itsuak, pilotuak, basozainak …).
·         Adimen interpertsonala: hau eta hurrengoa ez dira eskolan lantzen. Enpatiak laguntzen du. Ukitu, isilpen eta hitzen bidez adierazten da. Intuizioa ere erabiltzen da. Lagun ona izatea, berbontzia, entzule …. 


·         Adimen intrapertsonala: bizitzan modu onuragarrian bizitzeko. Geure buruari begiratu eta galdetu: Nolakoa naiz? Zer dut gogoko? Zer egin behar dut hori lortzeko? (Psikiatrak, psikariak …).
·         Adimen naturalista-zientifikoa: mundu naturala ulertzeko ahalmena. Ezagutu, behatu, ulertu, usaindu, … (Charles Darwin, artzainak …).
·         Adimen mistiko edo espirituala: garapen bidean dago.

Hau guztia ikusirik, bakoitzak bere adimenak ateratzeko gai izan behar da, eta horrek gure bizitza markatu egiten du era batean edo bestean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario