2011-10-20

Etorkizuna lantzen

Gaur aita eta ume bat ikusi ditut kaletik zihoazelarik, kotxe bat euren albotik pasa da eta aitak ohikatu egin dio, egoera ikusi bezain laster umeak gauza bera egin du.

Egoera ikusi bezain laster, umeen inguruak zenbateko garrantzia duen ikusi dut. Honek pentsarazi egin dit, umeentzat horren eredugarriak bagara zer dela eta ez gara horrekin koherenteak izaten?

Ikusi, behatu eta aditu.
Konziente izan gaitezen daukagun eraginaz!

2011-10-14

Arreta eskain diezaiegu!

Irakaskuntzan ez dugu ahaztu behar ikasleak direla gure izanaren arrazoia.
Askotan ez gara konturatzen eta gure ikasleen beharretara egokitu beharrean, nahi dugunari ematen diogu garrantzia edo enfasia.
Bideo honen bidez, gogoratu nahi dizuet umeek euren nahiak eta ametsak lortzen saiatzen direla eta nahi horiek praktikara eramaten lagundu behar diegula. Bere ametsak egi bihurtzen, hezkuntza irakaskuntza baino askoz gehiago da eta.



Arreta eskain diezaiegu! Umeak dira garrantzitsuena!

2011-10-07

Teknologia berriak irakaskuntzan


Zergatik irakatsi behar dugu IKT-ren erabilera lehen hezkuntzan?
Gure gaur egungo gizarte aldakor eta aberatsari begirada sakon bat bota ondoren, gure errealitatea guztiz aldatu egin dela ohartuko gara: gizartea guztiz digitalizatua, globalizatua, materialista, irudizko komunikazioan oinarriturikoa …
Egoera honen aurrean, irakasleok gure ikasleak gaitasun digitaletan trebatu behar ditugu. Gure ikasleak mundu honetan murgiltzeko egin beharrekoaz aparte, erabiliko ditugun estrategiak zein baliabideak argi definitu beharko ditugu.
Irakaskuntzaren kontzeptuaren aldaketa gure esku dago, informazio eta komunikazio teknologiak haurrengana heldu eta euren behar eta gaitasunei egokituz. Gure gelan ezinbestekoa da haurrak motibaturik egotea, horretarako baliabideak bilatu eta sortu behar ditugularik (erabiltzen ditugun tresnak euren adinetara egokituak izan behar daude, euren behar eta nahietatik abiatuz).
Hau guztia praktikan jarriz, curriculum-ean agertzen diren trebeziak lortzen hasiko gara. Horretarako, aukerak eskaini, adostasunera heldu, aurkezpen lanak aurrera eraman, elkarlana sustatu … hau da azken finean, momentu egokiak aprobetxatuz, umeen garapenaren gidari izanik.

( ideia ondorengo bloggetik hartuta: gorbeia-mendia.blogspot.com)